• Hazparneko Lurraldea eremuko hondakin bilketa zerbitzuaren webgunea
  • euskara
  • français
logo garbiki

Pôle territorial Pays de Hasparren, service collecte des déchets
Hazparneko Lurraldea eremuko, hondakin bilketa zerbitzua

Departamenduko laborantxako hondakinen bilketa

Laborantxako hondakinen bilketa eta tratamendu sailen muntatzea gaur egun egiazkoa da. Duela zenbait urte, Paueko Laborantxa Ganbara (banatzaileekin, Departamenduko Cuma federakuntzarekin, Osasun Defentsa Elkartearekin, tokiko elkargoekin, etxe hondakinen tratamendu sindikatuekin eta ADIVALOR-ekin elkarmanean) zuen hondakin PROFESIONALAK botatzeko (legea errespetatuz) mobilizatzen da : produktu fitosanitarioak edo marexal produktuak, bidoi andeatuak, big-bag eta ongailu zakuak, plastikozko iguzki-oihalak.

Ekoizkin ekarpen bakotx, ekartze agiri bat emana zaio laborariari, bere hondakinen kudeaketa "laborantxa eginmolde onen" barne egina dela egiaztatzen duena. Dokumentu hau atxikia izan behar da eta galdegina izanen da PAC laguntzen ukaiteko baldintzen kontrol bat gertatzen bada.

déchets agricoles

Zenbakiz :

2013an, Pirinio Atlantikoetako departamenduan, plastikozko mintzen bilketari esker, 334 tona hondakin bilduak izan dira, hots departamenduko %35a. Tokian toki emaitza biziki onak lortuak izan dira, Ezpeletako biper ekoizleen sindikatuarekin eta PAUE inguruko baratzezainekin.

Garai beretan eginak izan diren Big bag eta ongailu eta hazi zakuen bilketak 188 tonetara heldu dira, hots departamenduko kopuruaren %84a.

2013ko plastikozko bidoien bilketa (produktu fitosanitarioen estalki hutsak eta lixiba bidoiak) 47 tonara igo da, hots departamenduko %60a.

Haatik bilketa maila Frantzia mailakoa baino apalagoa da (%80). Beraz komunikazio mailan indarrak egiten segitu behar da.

Erabiliak izan ez diren produktu fitosanitarioen bilketari esker 2100 kg bilduak izan dira, (2012 eta 2013), eta tratamendu zentro berezitu bat arte eramanak. Bilketa hau azkarki apaldu da, 3 urtez "meta husteak" izan ondotik. Horrek erakusten du produktu fitosanitarioak hobeki kudeatuak direla urtean zehar etxaldeetan.

Emaitzak hauek bihotz altxagarriak dira eta mobilizazioak segitu behar du.

On da jakitea :

Bilduak diren estalkiak birziklatuak dira edo energia egiteko baloratuak. 10 litroko 5 bidoiekin, metro bat plastikozko tubo ekoizten da. 25kg-ko 4 zakurekin, 60w-ko anpoila bat elikatzen ahal da 32 orenez baino gehiago, eta horrela 0,5 litro petrolio aurrezten dira. 5 big-bags-ekin, eraikuntzarako 2m²-ko plaka isolatzailea ekoizten da.

Ahantzi behar ez diren egunak :

2014ko ekaina :
laborantxako plastikoen bilketa (ziloko bazka edo "ensilage" olana, lastoa zintaz inguratzeko mintza)

2014ko ekain eta/edo irailean, banatzaileen arabera :
produktu fitosanitarioen eta lixiba estalki hutsen, baita big-bag, hazi eta ongailu zaku, lokarri eta sareen bilketa.

Kitorik diren bilketa hauek, departamenduko banatzaileek esku emaiten dituzten gune berezietan eginak dira, eta laborantxa munduko langileek antolatzen dituzte. Departamenduko Laborantza Ganbarak, Adivalor eta banatzaileak.

Zer egin bi bilketen artean: Etxaldean metatu

Praktikan, produktu fitosanitarioen estalki hutsen, big-bag, ongailu eta hazi zakuen, lokarri eta sareen bilketa horrela gertatzen da :

• Estalkiak bereizten eta metatzen dituzue zuen etxaldean aginduen arabera, eta ondotik zuen etxetik hurbilena den bilketa gunera ekartzen dituzue bilketa astearen kari.
• Big-bag delakoak plegatuak izanen dira eta hamarnaka metan ezarriak izanen ( ez da beharrezkoa barneko zakuaren kentzea)
•Bidoiak xafarrikatuak eta idortuak izanen dira etxaldean, banatzaileei emanak izan aitzin.Bidoien tapoiak kenduak izan behar dira, bainan bilduak dira, beste zaku batean.

KASU ! Bilketa aginduak errespetatzen ez dituzten hondakin
guziak hertsiki errefusatuak izanen dira.

Banatzaileek bilketa zaku gardenak (500 eta 300 litrokoak) hornitzen ahal dituzte, bidoi hutsen metaketa eta ibilgailuetan garraioaren erresteko, bilketa gunea arte.

Xehetasun gehiagorentzat :

>> Hemen klikatu <<

François Delage - 05 59 90 18 56 - helbide elektronikoa : f.delage@pa.chambagri.fr

Diseinua > Izarte Komunikazioa

Webgune mapa | Deskargatzeko | Helbide baliagarriak | Lege aipamenak | W3C | Harremanak | E-posta