• Hazparneko Lurraldea eremuko hondakin bilketa zerbitzuaren webgunea
  • euskara
  • français
logo garbiki

Pôle territorial Pays de Hasparren, service collecte des déchets
Hazparneko Lurraldea eremuko, hondakin bilketa zerbitzua

Zein hondakinetaz ari gira?

collecteur

Hondakin xixtatzaileak edo xorrotxak dira (xiringak, lantzetak, eta insulina injektatzeko lumak edo orratzak) auto-medikazioa egiten duten jendeek ekoizten dituztenak (liberal gisan ari den osasun profesional baten edo erietxe baten parte hartzeaz kanpo).

Alabaina, sendaketa hondakinak arriskutsuak dira :

• Erabiltzaileentzat eta haien hurbileko inguramenarentzat (familia, haurrak, bisitariak),
• Gure ingurumenarentzat,
• Etxe hondakinen bilketaz eta bereizketaz arduratzen diren langileentzat (hondakin biltzaileak, sailkatzaileak, hondakintegiko langileak, herriko langileak,...),
• Bide publikoaren erabiltzaileentzat.

Bere lehen ontzia eskuratu

Lehen ontzi horia farmaziek URRIRIK banatzen dute, zure mediku agiria aurkeztuz.

Erabiltzaileak hitzemaiten du 3 punturen errespetatzea :

• Bere hondakinak bereiztea, kutxa barnean bakarrik xiringa higatuak, lantzetak, eta insulina injektatzeko lumak ezartzea.
• Bilketa eta tratamendu zirkuitua segitzea.
• Itzultzen duen kutxa hermetikoki hetsia izan dadin, eta kanpoko itxura garbi bat ukan dezan kasu emaitea (bereziki urradurarik ez, tatxarik edo hezetasun orbanik ez). Ez bada hala, hondakintegiko langileak errefusa dezake.

Bere ontzi betea hondakintegira itzuli

Ontzia betea delarik, hondakintegira itzuli behar da.
Ontzi huts berri bat eskuratzeko, farmaziara joan beharko duzu medikuaren errezetarekin.

GARBIKIko hondakintegien irekitze orenak :

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata
Beskoitzeko hondakintegia 15h/19h - 15h/19h - 10h/12h30 - 15h/19h 10h/12h30 - 14h/18h
Heletako hondakintegia - 16h/19h - 16h/19h - 10h/12h - 13h/17h

>> Auto-medikazioa egiten duten biztanleendako zerbitzuaren erabilpen gidaliburua deskargatu.


Zer egin nire erremedioekin, zaharkituak izan ala ez?

Lurraldeko farmazia guzietan utziak izaiten ahal dira.

• Beskoitzen, Aleman farmazia (05.59.31.70.18)
•Irisarrin, Pagola farmazia (05.59.37.60.25)
• Hazparnen, Dubayle farmazia (05.59.29.60.63), Echeverria farmazia (05.59.29.60.35), Lamerenx farmazia (05.59.29.60.40)

Ondotik Cyclamed (www.cyclamed.org) sailaren bidez desagerraraziak dira.

Zer egin nire erradiografia zaharrekin?

radiographie

Jendeek Garbikiren
lurraldeko hondakintegietan
uzten ahal dituzte.

Diseinua > Izarte Komunikazioa

Webgune mapa | Deskargatzeko | Helbide baliagarriak | Lege aipamenak | W3C | Harremanak | E-posta