• Hazparneko Lurraldea eremuko hondakin bilketa zerbitzuaren webgunea
  • euskara
  • français
logo garbiki

Pôle territorial Pays de Hasparren, service collecte des déchets
Hazparneko Lurraldea eremuko, hondakin bilketa zerbitzua

Heleta (sindikatuaren hegoaldearentzat)

photo helette

2005eko irailaren 1etik geroz, hondakintegi bat irekia da Heletan (Iholdiko bidean), eta horri esker, GARBIKIren lurraldearen hegoaldea estalia da.

IREKITZE ORENAK :
Asteartea : 16:00tik 19:00 arte
Ortzeguna : 16:00tik 19:00 arte
Larunbata : 10:00tik 12:00 arte eta 13:00tik 17:00 arte
Besta egunetan hetsia

Irekitze orenetan, zaindaria deitzen ahal duzue 06 33 95 23 45 zenbakira deituz.

Beskoitze (sindikatuaren iparraldearentzat)

photo helette

Zerbitzu berdinaren segurtatzeko Sindukatuaren Iparraldean, 2. hondakintegi bat ireki da 2009ko uztailaren 1.an Beskoitzen (Mendiko Borda Aktibitate Eremuan, Hazparneko bidean).

IREKITZE ORENAK :
Astelehena : 15:00tik 19:00 arte
Asteazkena: 15:00tik 19:00 arte
Ortzirala: 10:00tik 12:30 arte eta 15:00tik 19:00 arte
Larunbata : 10:00tik 12:30 arte eta 14:00tik 18:00 arte
Besta egunetan hetsia

ZEIN HONDAKINENTZAT ?

icones

>> Hondakintegien gida deskargatu

photo

Sobera usu, hondakin hauek etxe hondakin ontzietan utziak dira edo basa zikintegietan. Beraz haien baloratzea ezinezkoa da eta ingurumenaren gaineko eraginak gehienetan ezin txarragoak dira.

Hondakintegiari esker :

• hondakin gehienak baloratzen eta birziklatzen ahal dira
• Basa zikintegien sortzea saihesten da, jakinez hauen garbitze gastuak haundiak direla
• hondakinen tratamendu kostu orokorra apaltzen da

Adibidez, hondakintegian tratatua den hondakin perde (belarra, hesi mozketa...) tona batek 16 € bakarrik balio ditu. Etxe hondakin edukigailu batean utziak badira, ber hondakin horien tratatzeak, 10 aldiz gehiago balio du... Ulertuko duzue beraz halako ekintzak kaltegarriak direla zerga ordaintzaile garen guztientzat.

SARTZEKO BALDINTZAK PROFESIONALENTZAT

PROFESIONALAK, UTZIAK DIREN MATERIEN ARABERA FINKATUA DEN
PARTE HARTZE BATEN TRUKE, EKIPAMENDU HORRETARA JOAN DAITEZKE

>> Deskargatu 2017ko prezioak profesionalendako

>> Deskargatu Beskoitze eta Heletako hondakintegien barne araudia (frantsesez)

  

Diseinua > Izarte Komunikazioa

Webgune mapa | Deskargatzeko | Helbide baliagarriak | Lege aipamenak | W3C | Harremanak | E-posta