• Hazparneko Lurraldea eremuko hondakin bilketa zerbitzuaren webgunea
  • euskara
  • français
logo garbiki

Pôle territorial Pays de Hasparren, service collecte des déchets
Hazparneko Lurraldea eremuko, hondakin bilketa zerbitzua

Bereizketa ? Zergatik ?

Abiatzea

1996an, Sindikatuko lurralde mailan abiatua izan den lehen hautazko bilketa, berin bilketa izan da.
2000an hasi zen estalkien bilketari esker (tapa horiak dituzten edukigailuak), gaur egun plastikozko botoilak, metalezko kutxa eta estalkiak, janari brikak, kartoinak eta papera (paper zedarriak desagertu baitira 2011ko urtarrilan) biltzen ahal ditugu.

Zenbaki bultzagarriak

graphique

ereizketa abian ezarria izan denetik, bilduak diren hondakin birziklagarrien kopurua beti goiti joan da. Haatik, hori oraindik hobetzen ahal dugu, denek ez dutelako egiten eguneroko jestu ttipi hori.

2013an bilduak izan dira :

• 3.616 tona etxe hondakin hots 200 kilo biztanleka urtero, hots 2011-n baino 12 kilo gutiago.
• 1.234 tona hondakin birziklagarri (estalkiak + papera + berina) hots 72 kilo biztanleka urtero, hots 2013-an baino 7 kilo gehiago.

20113an bilduak izan diren 4652 hondakin tonen gainean, %73,5 EH (etxe hondakinak) ziren eta bakarrik %26,5 hondakin birziklagarriak (2011-n hurrenez hurren %76 eta %24 zirelarik).  

Beraz aise hobeki egin daiteke :

• gehiago bereiziz
• Hondakintegira joanez etxe hondakinak ez diren hondakin guziendako, eta maleruski zikin ontzietan utziak direnak (belar moztua, obra hondakinak, egurra, etxetresna elektrikoak...)

Ez bereizteko estakururik ez !

Etxean bereizketaren egiteko leku eskasa da gehienetan ateratzen den estakurua. Egia da apartamenduan bizi girelarik, espazioaren kudeatzea beharrezkoa dela.

Papera eta estalkiak ontzi horian elkartuz, GARBIKI Sindikatuak zuendako bereizketa sinplifikatu nahi izan du. Horrela, edukigailu bat bakarrik behar duzue (kesa, zaku, etab...) Zikin ontzi horian ezarri behar diren hondakin guziendako. Bakarrik botoilak eta berinezko ontziak bereiztekoak dira eta berin zedarrietan ezartzekoak.

Materiak, ura eta energia aurrezten dira

• Birziklatutako plastiko tona bati esker 700 litro petrolio aurreztu daitezke!!!
• Birziklatutako kartoin tona bati esker, 2,5 tona egur aurreztu daitezke, baita ere pertsona baten urteko energia kontsumoa, eta bere ur kontsumoa sei hilabetez!

>> Etxeko hondakinen gida deskargatu

Bereizketaren aginduak

tris

Berin zedarriak non diren jakiteko, klika hemen.

>> Memo-Tri deskargatu

Diseinua > Izarte Komunikazioa

Webgune mapa | Deskargatzeko | Helbide baliagarriak | Lege aipamenak | W3C | Harremanak | E-posta