• Hazparneko Lurraldea eremuko hondakin bilketa zerbitzuaren webgunea
  • euskara
  • français
logo garbiki

Pôle territorial Pays de Hasparren, service collecte des déchets
Hazparneko Lurraldea eremuko, hondakin bilketa zerbitzua

Hondakin lanjerosak !

Pilak lanjerosak diren hondakinetan sailkatuak dira eta ez dira errotadun bilketa ontzietan edo naturan bota behar (zola eta uren kutsadura arriskuak).

Izan ere, piletan eta bateria zaharretan diren metalkiek gure ingurumenari kalte egiten ahal diote ez badira ongi tratatuak bizi bukaeran.

Gaur egun Frantzian, 3 piletarik bakarrik 1 bildua da eta beraz egiazki birziklatua...

Nun bota behar dira ?

Zuen pilak Garbikiko lurraldeko Herriko Etxe guzietan utz ditzakezue, baita eskoletan ere, Hazparneko eta Irisarriko mediateketan, hondakintegietan, sindikatuko egoitzan, etab.  

collecteur

Pilak saltzen eta banatzen dituzten saltegietan ere utz ditzakezue (supermerkatu, xitxuketa saltegia, etab).

Azkenik, hurbiltasun gehiagorentzat, eta beraz bereizketaren jestua errexteko, Garbiki Sindikatuak, 2012ko apirilaz geroz, biltzaileak ezarri ditu, berinen ekartzeko lekuen ondoan.

collecteur

Gune hauen zerrenda aurkituko duzue hemen klik eginez.

Pilak nere etxean metatzeko, zer zuhurtzia neurri hartu behar dut?

Bilketa gunera ekarri aitzin, zuen pilak meta itzazue idorra den ontzi edo zaku batean (pilak herdoiltzen ahal baitira), eta haurrengandik urrun, gauza ttipi hauek irensten ahal baitituzte.

Erabiliak izan diren pilen birziklatzea

Bilduak diren metalki nagusiak burdina, manganesoa eta zinka dira.

Metalki hauek bilduak izan behar dira pila eta bateria berrietan birziklatuak izaiteko, edo gure eguneroko gauzen ekoizpenean parte hartzeko.

Gure eguneroko biziko gauzen fabrikazioan ere erabiliak dira, hots :

• kobrezko hodiak
• latak (burdin eta aluminio)
• Teilatu hodiak (zinka)
• etxeko salgaiak : Koilara ttipiak, etab. (altzairu herdoilezina)
• etab.

evolution

Hondakin lanjerosen saihesteko abileziak

Ahal delarik,
• pilarik gabeko tresnak hauta (dinamoarekin edo eguzki indarrarekin dabilen sistema, etab.).
• Berriz kargatzen diren pilak hauta.

Pilen balorapenari buruz dena jakiteko, "Pilatik koilarara"
dokumentua deskargatu (frantsesez).


Diseinua > Izarte Komunikazioa

Webgune mapa | Deskargatzeko | Helbide baliagarriak | Lege aipamenak | W3C | Harremanak | E-posta