• Hazparneko Lurraldea eremuko hondakin bilketa zerbitzuaren webgunea
  • euskara
  • français
logo garbiki

Pôle territorial Pays de Hasparren, service collecte des déchets
Hazparneko Lurraldea eremuko, hondakin bilketa zerbitzua

Proportzioak eta kostua

Etxe Hondakinen (EH) bilketa eta tratamendu kostuak, GARBIKIren funtzionamendu aurrekontuaren %60a egiten du.

Gero eta zorrotzagoak diren arauak errespetatu behar baitira, T.G.A.P erregularki goititua baita (Jarduera Kutsatzaileen gaineko zerga orokorra) eta berriki T.V.A ere (%5,5tik %7ra), gure EH-en lurperatze kostuak beti goiti ari dira :

• 117 € / tona 2011-n
• 128 € / tona 2012-an
• 135 € / tona 2013-n
• 145 € / tona 2014-an

Tratamendu prezioaren goititze hau hein batean bilduak diren EH kopuruen ttipitzeak ordaintzen du.

2007 2009 20011 2013
EH kopurua
(tonatan)
3 846 3 818 3 617 3 418

Gau egun, ontzietan bilduak diren hondakinen %73,5a EH-ak dira, hondakin birziklagarriak (berina, estalkiak eta papera-kartoia) %26,5.

Jakinez bereizketa eta konposta ongi eginez, bakarrik hondakinen %20a lurperatu behar litekeela, indarrak azkartu behar ditugu sentsu horretan...








Diseinua > Izarte Komunikazioa

Webgune mapa | Deskargatzeko | Helbide baliagarriak | Lege aipamenak | W3C | Harremanak | E-posta