Gaur egun, plastikozko botilek, flaskoek eta bidoiek bakarrik dituzte birziklatze sareak. Beste plastikozko estalkiak ez dira birziklatuak izaiten ahal eta beraz etxeko hondakinekin bota behar dira. Bestalde, bistan da xatarrak etxeko hondakinekin bota behar direla.
2007-248 legearen 32 artikuluaz geroz, farmazia frantses guziek gizakiendako erremedio ez erabilien biltzera behartuak dira, kitorik, jendeek ekartzen dituztelarik. Horrela, Cyclamed elkartearen bitartez, erabiliak ez diren erremedioen suntsiketarendako segurtasun neurriak hartuak dira, ingurumena eta osasun publikoaren babesteko.
Estalki kartoiak (edozein izarikoak) tapa horidun edukiontzira bota behar dira. Honen birziklatzearen errexteko, ez da beste gai batzuekin nahasia izan behar. Beraz pentsa scotch-aren kentzea eta barneko guziaren hustea. Gauzak errexteko, zabal zabala atxikitzen ahal duzue.
TEOM frantsesezko zigiluak euskaraz Etxeko Hondakinen Bilketa Zerga erran nahi du. Jabetasun eraikiendako lur zergari gehitzen zaion zerga zuzena da. Jabeei zuzendua zaie bainan hauek alokatzaileei ordainarazten ahal diete ondotik.
TEOM kalkulatua da ontasunaren alokatze balioa kontutan hartuz (bizitegiaren azalera, honen erosotasun elementuak). Bizitegian diren pertsonen kopurua eta hauen egoera sozialak ez dira kontutan hartuak izanen.
Etxeko hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzuaren funtzionamendua finantzatzeko balio du, 16 herrik osatzen duten lurraldean.
GARBIKIko Sindikatu Batzordeak - 2005/10/11ko deliberoaren arabera - "zonakatze" sistema bultzatzailea plantan ezarri du, non herri bakotxak bere TEOM tasa duen, bere eremuan bilduak diren etxeko hondakin kopuruaren arabera.
Bakarkako Etxeko Hondakin ontzietara pasatzeari esker dirua aurrezten ahalko da bilketa eta tratamendu mailan eta horrela herriko faktura apaldu...
Ez da lan berezirik egitekorik, tapa kentzea baizik. Estalkiak ez dira garbitu behar, bainan ongi hustu behar dira.
Berinen ontzian, bakarrik berinezko estalkiak ezarri behar dira. Izan ere, estalkiendako berina ez da beste berinak bezala osatua (anpoila elektrikoak, telebista pantailak edo sukalde berina, adibidez) eta berin mota ezberdinen nahasteak hauen birziklatzea zaila egiten du, ezinezkoa berdin, urtze tenperaturak ez baitira berak.
Kasu ere urtzen ez diren gaiak berinarekin nahastea : kapsulak, portzelana puskak edo zeramika. Produktu hauek ez dira urtzen labeetan, eta estalki berrien barnean sartuak aurkitzen dira, horrek ahultzen ditu eta ekoizpen kate oso bat geldiarazten ahal dute.
Diseinua > Izarte Komunikazioa
Webgune mapa | Deskargatzeko | Helbide baliagarriak | Lege aipamenak | W3C | Harremanak | E-posta