• Hazparneko Lurraldea eremuko hondakin bilketa zerbitzuaren webgunea
  • euskara
  • français
logo garbiki

Pôle territorial Pays de Hasparren, service collecte des déchets
Hazparneko Lurraldea eremuko, hondakin bilketa zerbitzua

NERE OIHALAK BEREIZTEN DITUT


Zer egin emaiten ez ditudan galtza hauekin ?

Gustukoa ez dudan kolorea duen trikota horrekin ?

Ene semearendako ttipiegiak diren zapeta hauekin?

Zuen etxe hondakinen zikin ontzian bota aitzin, EMAITEAri pentsa.
Hiru aukera dituzu :
- Jabego publikoan ezarriak diren zedarriak (Garbikiren lurraldean gaindi ezarriak oihal zedarrien zerrenda testuaren azpian duzu).
- Hondakintegietan ezarriak diren zedarriak (Beskoitze eta Heleta).
- Karitatezko elkarteak, herriko elkarteak edo gizarte eta elkartasun ekonomia enpresak.

collecteur

Frantziako biztanle bakotxak errexki bere zikin ontzitik "hondakin" hauetarik (jantziak, zapetak...) 7 kg ken litzake urtero.













Zer eman zedarri hauetan ?

- Jantziak (gizon, emazte, haur).
- Oihal erabiliak.
- Zapetak (pentsa pareka lotzea!).
- Eskuko zakuak.
- Etxeko mihiseak.
INFO : Jantzi andeatuak edo zilatuak emaiten ahal dira

Zeri kasu eman behar da bere oihalak emaitean ?

- Zaku hetsietan pausa itzazu, umitasunaz babesteko.
- Kasu emazu jantziak garbiak izaitea eta ez daitezen zikinduak izan tindua, urina edo disolbatzaileekin, ez baitira birziklatzen ahalko.
- Zure zapeta andeatuak ez eman, ez baita haien birziklatzeko aterabiderik. Haatik, soinean ezartzen ahal badira, pentsa elkarri lotzea, pareka egon daitezen.

Nere oihalak zer bilakatzen dira ?

Garbiki Sindikatuak, Gironde aldean den EcoVal enpresarekin elkarlan baten eramaitea deliberatu du
(http://www.recyclage-textile.com).

collecteur

Baloratzeko aterabideak hauek dira :

- berrerabilpena
Bizi berri bat jabe berri batekin... Zuren oihalak egoera onean dira. Beraz, diren bezala beste jende batzuek erabiltzen ahal dituzte (emanez, trukatuz, berriz salduz,...).

- birziklatzea
Itxura galdu badute, histuak, andeatuak edo urratuak badira, zure oihalak ez dira egoeran horretan berriz erabiliak izaiten ahal. Birziklatzeko aterabideak badira. Oihal hauek lehengai gisa erabiliak izaiten ahalko dira moketak eta tapizak egiteko, xukatzeko trapu gisa eraldatuak izan industriarendako edo isolagailu termiko edo soinu isolagailu gisa eraikuntzarendako.

Ez ahantz : Baten hondakina, bestearen baliabidea bilaka daiteke ! 

Oihal zedarriak nun atxeman ?

- Heletako hondakintegian
- Beskoitzeko hondakintegian
- Beskoitzeko herri barnean (Vival-en gainean)
- Hazparne : ezker paretako aparkalekuan, Urkoi auzoan, Frontoian (Pilota Ligaren ondoan)
- irisarriko plazan (Airoski gelan)

Diseinua > Izarte Komunikazioa

Webgune mapa | Deskargatzeko | Helbide baliagarriak | Lege aipamenak | W3C | Harremanak | E-posta